antiguo auzoa
kultura
kirola
aisialdia
gida
antiguo munduan
alokairuak
iritziak
 
 
 
 

IGOR BAEZ AUZOKO PILOTARIARI ELKARRIZKETA
 
1-Noiz hasi zinen pelotan jokatzen?

Antiguon hasi nintzen bost urte nituela, Manolorekin jolasten ibiltzen nintzen, ume asko bezela, baina nik ordu asko igarotzen nituen frontoian. Gero hemen pilota eskolik ez zegoenez garai horretan Lasarteko pilota eskolan sartu nintzen eta hemen ere asko ikasi nuen jokatzen. eta aitak ere pilota munduan srtu ninduen, berak afizio asko zuelako.

2- Zergatik hasi zinen pilotan jokatzen?

Aitak afizioa asko izan du betidanik, eta berak sartu zidan pilota munduan; gero ere esan beharra dut ikastolatik ateratzean, lagunak beti frontoira joaten ginela jokatzera. Hortxe, hasi zitzaidan pilota odolean sartzen.

3- Zein txapel dituzu gogokoen?

Herri-arteko txapelketa, irabazle atera ginenekoa 1998an, talde oso polita osatu genuen; giro aparta izan genuen.

Gipuzkoako txapelketa buruz buru.

Euskal Herriko txapelketa binaka.

Amezketako buruz buruko txapelketa.

4- Zein txapel irabazteko gelditu zara penetan?

 Antiguako txapelketa noski. Urte asko daramat finalaurrekoetara iristen, 8 urte. Baina beti hor gelditu izan naiz hainbat bikotekideekin. Espero dut pilota utzi baino lehen txapel hori irabaztea.

5- Zein partidu etortzen zaizu beti gogora, jotaku duzun partidu ikaragarriren bat?

 Irabazitako finalak, noski.

1998 tik 2001 urtera jokatutako finalak etortzen zaizkit burura. Oso urte onak izan ziren niretzat, txapelak irzbazi genituelako. Baita ere pasa den urtean jokatutako buruz buruko txapelketarekin. Gipuzkoako txapelduna atera nintzen, eta Euskal Herriko azpitxapelduna gelditu ere bai.

6- Pilotari bezala duzun doairik hoberena?

Beno, hori besteek esan beharko dute, norberak esatea gaizki dago. Baina esaten dutenez, ba aurkari gogor bat naiz, neri irabazteko beti lan asko egin behar da, eta baita ere bi eskuekin ongi moldatzen naiz.

7- Profesionaletan zein pilotari duzu gogokoen?

Profesional munduan Aimar Olaizola eta Augusto Ibáñez TITIN III. Gero Barriola ere orain “tope zeok” eta Irujo eta Beloki ere oso maila altuko pilotariak dira.

8- Zure pilotari profesional gustokoen dohaiak hartuz nolakoa beharko luke zuretzat pilotari perfektua?

Orain arte ikusi ditudan pelotari guztietaik, hoberena Julian Retegí, RetegiII izan da dudarik gabe. Baina porrusalda bat egin ezkero, RetegiII –aren ezkerra eta kantxan egoteko jakinduri hori, Irujok dituen errekurtsoak, edozein posturatan sartzeko, Patxi Ruizen kolpea eta Aimar Olaizolaren defentsa eta burua. Urte guztian ematen duen mailarik onena TITIN III.

9- Zaila al da pilotari bat profesionaletara iristea?

 Neretzat bai behintzat, ni ez naizelako iritsi. Nik uste denetatik behar duzula profesionaleta iristeko. Batzuk “ fuera de serie” batzuk direlako iristen dira profesionaletara, baina besteak lan asko egin behar dute, zorte asko izan, empresek pilotariak behar izatea, kontakturen bat edukitzea.

10- Jokatu behar al duzu aurten Antiguako pilota txapelketa?

Bai, anaiarekin. Gure asmoa hori da baina orain anaiak behatza hautsirik du. Ez dut uste arazorik izango duenik jokatzen.

11- Por zierto, zer moduz anaia pilota munduan, oso ondo omen dabil azkenaldian?

Dohai asko dauzkan pilotaria da, baina inoiz ez ditu bere dohaiak %100 erakutsi. Lasaitasuna behar duela ere nabari zaio kantxan. Baina aurten behatza hautsi arte oso urte eta erdi ona egin du. Oso maila handia erakutsi du, oso kolpe handia, jokaldi oso onak eta 4 txapel atera ditu horrenbestez.

15- Galdera motzak:

•  Frontoi bat? Amezketakoa

•  Cipri edo Punpa? Punpa

•  Gorriz edo urdinez? Ez zait, asko axola.

•  Binaka edo bakarka? Gustokoago bakarka, baina urte osoan bietatik egiten dugu eta gustora, denetarik egin behar da.

•  Pilotan jokatzeko pilotakide bat? BAEZ II , anaia

•  Nork irabaziko du bakarkako txapelketa? %50

•  Zeinek arritu zaitu gehien bakarkako txapelketa honetan? Barriolak.

•  Zer da zuretzat Antiguo auzoa? Denetik daukan herri txiki baten antza du, naiz eta nabari den Donostiako auzo bat dela, donostiarrez beteta dagoelako. Baina bizitzeko oso gustoko dugun auzoa da.

•  Zer duzu gogokoen auzotik? Lagunak, frontoia eta uda partean hondartza.

•  San Juanak edo San Sebastianak? San juanak urte sasoiagaitik, baina San Sebastián festak hoberenak dira, ez zara inora joan behar , auzoan kriston giroa dago.

•  Zer falta zaio Antiguori? Arauzko frontoi bat, bere baldintza guztiekin: Aldagelak, lur egoki bat..

Eskerrik asko guztiagaitik eta ondo izan.

 
Elkarrizketa: TXIKI



Marathon Man
Pilota