antiguo auzoa
kultura
kirola
aisialdia
gida
antiguo munduan
alokairuak
iritziak
 
 
 
 

Antigua (edo Antiguo) Donostia ko auzo bat da. Historikoki Donostiako sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu hau agertzen da lehen aldiz historian Nafarroa ko erregeak bertako lursailak Leire ko monasterioari jabetzan ematen dizkionean. Hortik dator Sanct Sebastianum oraingo hiriaren izena. Tontortxo horertatik igarotzen zen Donostia tik Hernani rako bidea eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa.

Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Komentu honetan egon zen lekaime Katalina Erauso moja-soldadua. Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean Hernani rekin loturik zegoen, lurraldeei dagokionez. Donostiarekin, tunel batek bereizita, "Donostiara noa" esan ohi da oraindik erdialdera zoazenean.

Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lagarto, Cervezas el León...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguotar askoren joana -eta era berean kanpotiarren etorrera- ekarri badu ere, nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da, Donostiarekiko. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da.

Matia kalea izan zen eta da, biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra. Azken urteotan ikaragarri zabaldu den auzoa da, Ondarreta eta Benta Berri auzoak Antiguoa baitira. Bertan kokatzen da Euskal Herriko Unibertsitatea Gipuzkoako Kanpuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresaritza Eskola, etab. Ondarretaren mutur batean Haize Orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko leku paregabea, Itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko leku magikoa.