antiguo auzoa
kultura
kirola
aisialdia
gida
antiguo munduan
alokairuak
iritziak
 
 
 
 
 
JAIAK 08
PORROTX
DOKA
TXIRAIN MUS
KANTU KANTARI
SANJUANAK 07
JAIAK 07

PORROTXEKIN SOLASEAN !
 

1-Noiz eta zergatik hasi zineten pailazo munduan?

 Orain dela 20 urte Lasarte Orian. Kalean oso gutxi hitzegiten zen euskaraz eta guk euskaraz hitzegin nahi genuenez, Olentzeroren jaialdia antolatu genuen, euskeraz hitzegiteko eta Olentzero berak eskatuta pailazoz jantzita ikuskizun bat egin genuen, eta jendeari asko gustatu zitzaion.

2- Zer esaten zizueten lagun eta senitartekoek hau esatean: “ nere lana pailazoa egitearena da.”

Beraiek esaten zuten, “baina pailazo izan behar duzu? Afizio bezala bale, baina lanbide bezela. “Guk pailazo izateko ikasketak egin genituen eta buru belarri geunden pailazo izateko historiarekin. Gainera zer lan polita da, zuk nahi dezun arloan lan egitea, gure kasuan pailazo.

 

3- Zein da zuen sekretua milaka eta milaka umeei txoratzeko?

 Gu nahiko mermelada gara, oso goxoak, eta guk bihurrikeri asko egiten ditugu euskaraz eta hori umeei asko atsegin zaie. Horrezgain gure sekretua asko maitatzea da, umeen artean gure pentsaerak eta alaitasunak zabaltzen saiatzen gera.

Eta hori bai! hauts magikoak, bihurrikeria pixka bat eta euskaraz egitea.

 
 

4- Zein da ehundaka eta ehundaka ikuskizunetatik beti gogoan duzun momentu bat?

Momentu guztiak dira bereziak. Saioa bukatzean umeak muxuak eta txupeteak ematera etortzen direnean, Ume batek bere begi dizdiratsu horiekin begiratzen zaituenean. Gero beste momentu batzuk, ospitalera joan garenean gaixoak bisitatzera, edo etxe batera umeren bat oso gaizki dagoelako, edo hemendik urrun kartzeletan dauden umeak bisitatzera joan garenean.

5- Zein da zuen lan egiteko era: hau da, abestiak sortzeko, aktuazioak egiteko, diskoa preparatzeko, liburuak...

Guk gure egunerokotasunean bizi ditugun errealitateak, eszenatoki gainera igotzea da, gure diskoetan abestea, liburuetan idaztea...

Umeei gauzak erakustea, bai birziklatzea, euskaraz hitzegitea, lagunak egitea...

6- Egia al da pailazoak bere barrenean oso tristeak direla?

Ez hori gezurra da. Pailazoak oso alaiak gara. Momentu ezberdinak ditugu baina beti saiatzen gara aurrera ateratzen. ALAI gaudela ba KATXIPORRETA!, triste gaudela KATXIPORRETA...

 
 

7- Zer duzu gustokoen Antiguako ikuskizunera etortzen zarenean?

Antiguatarrak nortasun handiko pertsonak dira, bai umeak eta helduak. Asko maite duzue auzoa eta Euskal Herria ere bai, eta horregaitik maite ditut asko Antiguotarrak.

 8- Non dago TAKOLO?

Amona Josefinarekin porrupatatak prestatzen, amona pixkat patxutxi dagoelako eta bera zaintzen dago.

 9- Bukatzeko, zerbait esan nahi?

Jarraitu horrela eta zorionak Antiguotarrak elkarteari 25 urte ospatzen dituelako. Esker mila .

MUXU handi bat antiguako ume guztiei.


Informazio gehiago: www.katxiporreta.com

 
Elkarrizketa: TXIKI