| |
| - ANTIGUAKO MAPA Google-en ESKUTIK!!! >>> Ikusi mapa |
|
- POLTSIKO ANTZERKIA: PACO DOGMA . Maiatzak 22 - 22:00 H GARAI TABERNAn
Ostegun honetan hasten da Donostiko auzo guztietan zehar Poltsiko antzekia.
Guk Antiguon GARAIen urtero bezela antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu doain keler txiki bat eskuan hartuta. Aurten neri interesgarriena iruditzen zaidan proposamena gure auzoan PACO DOGMArena da. Internet-en bere bideoren bat ikusi daiteke. Ezin dezue antzerki hau galdu inolaz ere, Gasteiztar honek kontatuko dituen istorioek ez dute konparaketarik. Oso tipo " autentikua" da eta badabil denbora antzezlan honekin leku askotan antzeztuz: taberna, pub, Gaztetxe eta antzoki txikietan.
INFO gehiago KULTURA atalean. >>> info + |
|
- SANJUANAK ANTIGUAN!
Konfirmatuta ditugu iadanik San Juanetako ekitaldi potoloak, aurten gainera oso bereziak dira, San Juan jaiak antolatzen dituen ANTIGUOTARRAK EUSKAL DANTZA TALDEAK 25 urte betetzen dituelako, eta esfortzu handia egiten ari dira antolakuntzakoak ahaztezinezko SAN JUANAK izan ditzagun.
-
EKAINAK 13 OSTIRALA 21:30, 22:00AK INGURUAN TAPIA TA LETURIA FRONTOIAN
-
EKAINAK 19 OSTEGUNA PIRRITX ETA PORROTX PAILAZOAK FROTOIAN. Aurki sarrerak salgai betiko lekuetan.
-
EKAINAK 20 OSTIRALA 22:00TAN GOZATEGIREN ERROMERIA MUNDIALA
-
EKAINAK 21 LARUNBATA 17:30 KUPELA TALDEA bere disko berria aurkeztuko duelarik lehenbizikoz Donostin.
Oraindik 2 ekitaldi potolo lantzen ari gera, konfirmatzen baldin badira emango dugu orren berri. Laister izango degu programa oso auzko webgunean!.
|
|
|
|
|
|
|
|